Skip to main content

Itsas Abentura: Zetazeoen Behaketa

11/06/2026
Bizkaia
, ,
Bermeo
Irteera
,
Esperientzia paregabea bizi eta Bizkaiko Golkoan zetazeoak eta itsas hegaztiak ikusteko aukera izan nahi duzu?  Bermeoko Hegaluze konpainiako katamaran batean emozioz betetako egun ahaztezina bizi dezazun nahi dugu. Katamaran horrek itsasertzetik hainbat miliara eramango gaitu, bertako...
11
June
Horario
09:30:00
Ubicación
Bizkaia
, ,
Bermeo
Entidad organizadora
Colaboradores
Público
Esperientzia paregabea bizi eta Bizkaiko Golkoan zetazeoak eta itsas hegaztiak ikusteko aukera izan nahi duzu?  Bermeoko Hegaluze konpainiako katamaran batean emozioz betetako egun ahaztezina bizi dezazun nahi dugu. Katamaran horrek itsasertzetik hainbat miliara eramango gaitu, bertako uren biodibertsitate eta aberastasuna dela eta zetazeoak eta itsas hegaztiak elikatzen diren tokira, hain zuzen.  Itsas- eta meteorologia-baldintzek aukera ematen badigute, zetazeo askeek beren habitat naturalean eskaintzen duten ikuskizun apartaz gozatzeko aukera izango dugu: izurde arruntak eta marradunak, izurde pilotuak, zereak, Cuvier moko-baleak eta Bizkaiko Golkoan dabiltzan beste espezie asko.  Abentura osoan zehar, Ekoetxea Urdaibaiko giden eta zetazeoetan eta itsas hegaztietan adituak diren verballenas.com-en aholkularitza izango da. Hori dela eta, Kantauriko ugaztun bikain horien ezaugarri fisiko eta biologikoak, beraien elikadura- eta migrazio-ohiturak, arriskuak eta mehatxuak ere ezagutu ahal izango dituzte bertaratutakoek.  Gaurkotasun handiko gai bat ere jorratuko dugu:  Mikroplastikoak.   Urtero, gure ozeanoek 8 milioi tona plastiko jasotzen dituzte.  Bazenekien urtero 100.000 ugaztun eta milioi bat itsas hegazti hiltzen direla kutsadura plastikoaren ondorioz?  Nola eragiten diote mikroplastikoek gure osasunari?  Ozeanoetako bizitzaren etorkizuna jokoan dago.  Zerbait egin dezakegu?  Erakunde antolatzailea: Ekoetxea Urdaibai  Erakunde laguntzailea: Hegaluze Verballenas  Data eta ordutegia: Data: 2023-09-23 Ordua: 09:30 - 14:00 Iraupena: 4 ordu eta 30 minutuko ibilbidea Kokapena: Irteera Bermeoko portutik   Nori zuzenduta dago? 7 urtetik gorako publikoarentzat Izena ematea: 45 euro heldu bakoitzeko, eta 32 eurokoa 7 eta 12 urte bitarteko haur bakoitzeko https://ekoetxea.eus/es/producto/aventura-maritima-avistamiento-de-cetaceos/