Skip to main content

Ikertzaileen Europako Gaua: Zientzia txokoak

11/06/2026
Bizkaia
, ,
Campo Volantín, Bilbao (Bizkaia)
Bestelakoak
,
EKITALDIAREN HELBURUA Ekitaldi honek honako helburu hauek ditu: ikertzaileen figura herritarrei hurbiltzea, haien lana eta gizarteari ekartzen dizkioten onurak ezagutu ditzaten, bai eta ikasleek genero-oztopoak hautsi eta karrera zientifikoak hautatu ditzaten ere. Kontinenteko 370 hiri...
11
June
Horario
05:00:00
21:30:00
Ubicación
Bizkaia
, ,
Campo Volantín, Bilbao (Bizkaia)
Entidad organizadora
Colaboradores
Público
EKITALDIAREN HELBURUA Ekitaldi honek honako helburu hauek ditu: ikertzaileen figura herritarrei hurbiltzea, haien lana eta gizarteari ekartzen dizkioten onurak ezagutu ditzaten, bai eta ikasleek genero-oztopoak hautsi eta karrera zientifikoak hautatu ditzaten ere. Kontinenteko 370 hiritan baino gehiagotan ospatzen da gau hau. Europako Batzordeak finantzatzen du, Marie Sklodowska-Curie (MSCA) Ekintzen bidez —Europan karrera zientifikoak sustatzeko ekimena—, eta Horizonte Europa izeneko Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzarako Esparru Programan kokatzen da. UPV/EHUk antolatzen du ekimena, Unibertsitateen G-9 Taldeak sustatutako "Go for the Missions! (G9Missions)" Europako proiektuaren barruan. G9Missions proiektua Europar Batasunak abian jarri dituen ikerketa eta berrikuntzako bost misioak jorratzen ditu, mundu osoko gizarte-arazo handiei konponbidea emateko xedearekin. Misio horiek honako gai hauek dituzte helburu: minbizia; klima-aldaketari egokitzea, gizarte-eraldaketa barne; ura eta ozeanoak; hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak; eta lurzoruaren eta elikagaien osasuna. Horiek guztiek Europako Itun Berdearen, Minbiziaren aurkako Europako Planaren, eta Garapen Jasangarrirako Helburuen jomugak lortzen lagunduko dute. 2022ko edizioak misio horietako bi jorratuko ditu: Klima-aldaketari egokitzea, gizarte-eraldaketa barne; eta hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak. Gainerako misioak ondorengo edizioetan jorratuko dira. Erakunde antolatzailea:  Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetza Harremanetarako pertsona: Nerea Jaureguizar Albonigamayor. nerea.jauregizar@ehu.eus Estibaliz Saez de Camara Oleaga. Estibaliz.saezdecamara@ehu.eus Data eta ordutegia: Data: 2022ko irailaren 30a Iraupena: egun erdia, arratsalde-gauez (17:00-21:30) Kokapena: Campo Volantín, Bilbao (Bizkaia) Nori zuzenduta dago? Gizarteari. Eskola-ikasleei, unibertsitateko komunitateari eta Areatzako kaiaren ingurura hurbiltzen diren herritarrei. Bertaratuko diren kopurua: 1.000 pertsona Izena emateko: https://www.ikertzaileengaua-ehu.org Ekitaldiaren egitaragua: https://www.ikertzaileengaua-ehu.org