Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

29/09/2023 -

Ipuin kontalaria: Lurrari bira ematea ahaztu zitzaionekoa

3-9 urte bitateko haurrei zuzendutako emanaldia.
"Lurrari bira ematea ahaztu zitzaionekoa" klima-aldaketaren ondorioz sortzen diren arazoei buruzko ipuin bat da.
Erakunde antolatzailea: Arrietako Udala Data eta ordutegia: Data: 2023-09-29 Ordua: 17:00 etan Iraupena: ordu 1 Kokapena: Arrietako Ludoteka Nori zuzenduta dago? 3-9 urteko umeak
29/09/2023 -

Mahai-ingurua: baso-eredu jasangarria

Herritarrentzako mahai-ingurua baso eredu jasangarri baten plana garatzeko eztabaidarekin. Erakunde antolatzailea: Aulestiko Udala Erakunde laguntzailea: E.Z.E. BARRIZAR, Koop. Elk. eta Errez Koop. Elk.
29/09/2023 -

Itxiera-ekitaldia eta sari-banaketa

Ingurumenari eta klima-aldaketari buruzko astearen amaieran, aipatutako lehiaketetako sariak banatuko dira, eta klima-aldaketak urtaroetan eta muturreko klima-gertaeretan duen eraginari buruzko hitzaldia emango da. Erakunde antolatzailea: Ortuellako Udala Data eta ordutegia: Data: 2023-09-29 Iraupena: 2h Kokapena: Ortuellako Kultur Etxea Nori zuzenduta dago? Lehiaketetako parte-hartzaileak eta publiko orokorra Izena ematea: berrikuntza@ortuella.eus
29/09/2023 -

Ikertzaileen Europako Gaua

Ekimen honen jarduera nagusia ikertzaileen lana herritarrei hurbiltzea da, eta irailaren 29an izango da, Europa osoan bezala.  Areatzako kaia zientziaz beteko da, eta bertan, edizio honetako xedeekin, 2030 Agendaren GJHekin eta EHUko ikertzaileek gauzatzen duten Europako Itun Berdearen helburuekin lotutako ikerketa eta pr
29/09/2023 -

Altzari up!

Inoiz altzaririk egin duzu, zerorrek? Erabili duzu tresna digitalik (3D inprimagailuak, CNC fresagailuak, etab) altzariak egin edota konpontzeko? Badakizu egunerokoan botatzen ditugun material eta objektuei bigarren bizi eder bat eman zeniezaiekela altzari gisa?
29/09/2023 -

ZIENTZIA TXOKOA: Lurzoruaren mundu ezkutua

Ikertzaileen Europako Gaueko Programa.  Kontrakoa dirudien arren, lurzorua ez da egitura estatiko eta geldoa, baizik eta barnean mundu aberats eta konplexua du, non izaki bizidun ugari bizi eta garatzen diren. Landareak garatzeko funtsezkoa da, haien ziklo biologikoa osatzeko beharrezkoa baita.