Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

28/09/2023 -

Hitzaldia: energia komunitateak eta autokontsumo kolektiboa

Energia komunitateak eta autokontsumo kolektiboa. Erakunde antolatzailea: Hernaniko Udala Erakunde laguntzailea: Goiener eta Enherkom Data eta ordutegia: Data: 2023-09-28 Ordua: 19:00 etan Iraupena: 90 minutu Kokapena: Hernaniko Biteri Kultur etxean Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz/Gaztelaniaz Izena ematea: Ez da izenik eman behar
28/09/2023 -

Azken Eguzkilorea

Txotxongiloak eta maskarak erabiltzen dituen ikuskizun honen bidez, ikusleen irudimena probatuko da, euskal mitologia landuko da eta klima-aldaketaren ondorioak ezagutuko dira.   Erakunde antolatzailea:
28/09/2023 -

Komunitate energetikoen garapena Aulestiko plan integratuan

Hitzaldi honen bitartez komunitate energetiko bat zertan datzan, zer abantaila eskaintzen dituen biztanleriarentzat, zer motatakoa izan daitekeen eta zer pausu eman behar diren deskribatuko dira. Erakunde antolatzailea: Aulestiko Udala
28/09/2023 -

Biomaterialak

Jarduera honek herritarrak kontzientziatu eta mobilizatu nahi ditu klima-aldaketaren aurkako borrokan Biomaterialak sistema biologikoekin interakzioan diseinatutako substantzia naturalak edo sintetikoak dira, besteak beste material jasangarrien ekoizpenean erabil daitezkenak. Jarduera honetan Biomaterialei buruz ikasi ahal izango duzu.
28/09/2023 -

Asteklima murala

Herriko toki esanguratsu eta ikusgarrienetako batean mural bat jarriko da.
28/09/2023 -

Xaguxaharrentzako etxeak!

Klima-aldaketak azkartu egin du, de facto, hiriko eta hiri-inguruko ekosistemen degradazioa, eta eragina izan du biodibertsitatean eta giza bizi-kalitatean. Saguzarren kasuan, habitatak, landa-eremuetan ere, gizakiak bizi diren inguruneetatik ingurune freskoagoetara, isilagoetara eta gutxiago kutsatutakoetara lekualdatu dira.Eskolumeei zuzendutako tailer honen bidez, xaguxaharrentzako egur-etxeak eraikitzeko modua ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izango duzue.