Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

26/09/2023 -

Larrialdi Klimatikoa eta energia berriztagarria

Helburua, egun munduan pairatzen dugun fenomenoaren inguruan kontzientzia garatzea da. Datu objetiboez gain, etorkizunean izan ditzakegun ondorioez jabetu eta gure esku dagoenaz hausnartuko dugu.
26/09/2023 -

Lurrari bira egitea ahaztu zitzaionekoa

Klima aldaketak eragiten dituen arazoen inguruko ipuin saioa  Erakunde antolatzailea: ORDIZIAKO UDALA
26/09/2023 -

KLIMA ALDAKETA ARINTZEA: ERAIKINEN BEROKUNTZA SISTEMA ERAGINKORRAK EZAGUTZEKO TAILERRA

Nahiz eta aldian-aldian berokuntza-sistema mota jakin bat "modan" jarri, egia esan, sistemarik eraginkorrena zein den jakiteko, hainbat alderdi aztertu behar dira: etxebizitza mota, jada instalatuta dauden aparatu edo hodiak, etxebizitzaren erabilera, etab.
26/09/2023 -

Street Escape - ELIMINADA

Euskal mitologian oinarritutako "Street scape" zirraragarri honetan, esploratzaile talde bat batzen da guztiok mehatxatzen gaituen arazo larri bati irtenbidea emateko. Mari eta Basajaun bezalako kondairetan inspiratutako igarkizunen bidez, trantsizio energetiko iraunkorra nola bultzatu deskubritzen dute.
26/09/2023 -

Konpontzen Ikasi

Tailer honetan, eskualdeko gazteak bizikleta beren kabuz konpontzeko gai izan daitezen oinarri mekanikoak ezagutarazten dira.
26/09/2023 -

KLIMA ALDAKETA: Uraren eta Lurraldearen ikuspegitik

Hitzaldia Iñaki Antigüedad hidrogeologoaren eskutik, egungo eta etorkizuneko erronkak zeintzuk diren ezagutuko ditugu eta mehatxu nagusiak identifikatzen saiatuko gara. Erakunde antolatzailea: Ataungo Udala Erakunde laguntzailea: OTSOTARRAK elkartea Data eta ordutegia: Data: 2023-09-26 Ordua: 18:30 etan Iraupena: Ordu 1 Kokapena: Ataungo