Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

24/09/2023 -

Artisau eta nekazarien dietak

Herriko txikiak ezagutu behar dute K0ko produktuen salerosketaren garrantzia kontsumoaren ohiturak aldatzen joateko eta ondorioz hondakinak murriztearen eragina gure ekosistemarako. Erakunde antolatzailea: Muxikako Udala Data eta ordutegia: Data: 2023-09-24 Ordua: 1o:00 etan Iraupena: Egun osoa Kokapena: Kurtzero Auzoa Izena ematea: Ez da izenik eman behar
24/09/2023 -

Herri Kirolak

herriko txikiak ezagutu behar dute K0ko produktuen salerosketaren garrantzia kontsumoaren ohiturak aldatzen joateko eta ondorioz hondakinak murriztearen eragina gure ekosistemarako.
24/09/2023 -

Hernaniko energia berriztagarrien instalazioen bisita

Hernaniko udalerrian aurkitzen diren energia berriztagarrien instalazioen bisita egingo da.
24/09/2023 -

Mercado de segunda mano

Material berrerabilgarrien borondatezko merkatua egingo da, eta udalerri barruan berrerabilpen-korronte berria sortu nahi da.
24/09/2023 -

Asteklima Azoka - Irun

ASTEKLIMA AZOKA klimaren aldeko ekintza sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko azoka herritarra da. Azoka familiartekoentzat edo taldekoentzat da, eta klima-aldaketari gure eguneroko bizitzako zer alderdik laguntzen dioten, banakako zein keinu egin ditzakegun eta hori murrizteko gure udalerrietan zer neurri ezartzen ari diren jakiteko diseinatutako hainbat jokok osatzen dute.
25/09/2023 -

Klima-aldaketari aurre!

Erakusketa didaktiko honetan, 18 horma-irudien bidez, klima-aldaketaren eragileak, eraginak eta konponbideak biltzen dira, arazo horri buruzko xehetasunak herritarrei erraz helarazteko. Erakusketa osatzeko, Eibarko Udalaren informazio-posterra diseinatuko da.