Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

23/09/2023 -

Ibaian hondakinak garbitzea, animaliak ezagutuz

Zatoz gure inguruko flora eta fauna ezagutzera, ibaian zeharreko ibilbide interesgarri batean. Aldi berean, bidean aurkituko ditugun hondakinak bilduko ditugu.
23/09/2023 -

GYOTAKU!

Klima-aldaketak eragin nabarmena du uretako ekosistemetan, eta eragina du biodibertsitatean eta arrain-espezieen banaketan. Jardueran, teknika hori erabiliaz, partaide bakoitzak poltsa bana estanpatu eta etxera eramateko prest izango du.
23/09/2023 -

URAREN SEKRETUAK ANTZERKIA

Magiako heziketa-ikuskizuna, oso parte-hartzailea. Bertan, uraren zikloa, haren garrantzia eta erabilera desberdinak lantzen dira.
23/09/2023 -

Eraztun Berdeara Bisita Gidatua

Eraztun Berdearen ezaugarriak eta kokapena ezagutzeko
23/09/2023 -

Itsas Abentura: Zetazeoen Behaketa

Esperientzia paregabea bizi eta Bizkaiko Golkoan zetazeoak eta itsas hegaztiak ikusteko aukera izan nahi duzu?  Bermeoko Hegaluze konpainiako katamaran batean emozioz betetako egun ahaztezina bizi dezazun nahi dugu.
23/09/2023 -

Zaindu maite duzun herria

Ezagutzen dugu Laukiz? Ezagutzen dugu bere geologia eta bere flora. Irteera honen bidez, Laukiz hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.