Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

26/09/2022 -

Bilketa organikoari eta gaikako bilketari buruzko informaziogunea

Txartelaren erabilera ezarri denez Luiaondoko edukiontzi organikoetan, zenbait informaziogune instalatu nahi dira; hondakin organikoak biltzeko materiala emango da bertan (kuboak, giltzak, poltsak, etab.), gaikako bilketa gauzatzeko moduari buruzko informazioaz gain.   Erakunde antolatzailea: Aiarako Kuadrilla Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  26,27,28,29, eta 30 ean Ordua: 16:30h Iraupena: 3 ordu Kokapena: Aiara, Artziniega, Amurrio, Laudio eta Okondo (egun bat udalerri bakoitzean) Nori zuzenduta dago? A
26/09/2022 -

Aldaketa erakuts dezagun

Barakaldon klima-aldaketak izan dituen eraginak eta ondorioak erakutsi nahi dizkiguten pertsonek ateratako argazkien erakusketa, baina baita klimaren aldeko banakako ekintzak ere. Izen bereko argazki lehiaketan parte hartzen duten argazkiak dira, eta erakusketara joaten diren pertsonek erabakiko dituzte beren botoekin argazki irabazleak.
26/09/2022 -

Irrati-lehiaketa

Irrati-lehiaketa ingurumen-gaiarekin.  Laudioko irratiak minutu batzuk emango ditu klima-aldaketaren ondorioekin zerikusia duten galderak egiteko, eta entzuleek erantzun beharko dituzte.
26/09/2022 -

Hamaiketako jasangarriak

Udalak oso egokitzat jotzen du birziklatzea eta berrerabilpena sustatzea gazteenen artean; horregatik, Boc'n'Rollak banatuko ditu Etxaurren Ikastolako ikasleen artean.
26/09/2022 -

UROLA GARAIKO ZUHAITZAK

Zuhaitzek klima aldaketaren aurka borrrokatzen dute. Zuhaitzak lur planetako bizitzaren eta balioaren sinboloa dira, gehienetan haien balio handia ahazten zaigu, freskatu dezagun zuhaitzen garratziaz.
26/09/2022 -

Agroekologiaren inguruko informazio-puntua herriko plazan

Egun erdiz, herrian gauzatuko diren ekintzen inguruan informazioa eskaintzeaz haratago, elikadurak gure osasunean zein ingurugiroan duen eraginaz sentsibilizatzeko edukiak landuko ditugu gerturatzen diren herritarrekin, euskarri desberdinak baliatuz.