Skip to main content
ARGITALPENAK

Natura 2000 Sarearen ebaluazio ekonomikoa Euskadin. 2010-2021 aldiko metodologia eta emaitzak

Euskadik 203.372.197 euro inbertitu zituen guztira 2010 eta 2021 urteen artean Natura 2000 Sarea osatzen duten espazioetan, eta horrek 9 euroko itzulkina ekarri zuen ekosistemetako zerbitzuetan inbertitutako euro bakoitzeko, hala nola elikagaien ekoizpena, ura eta energia, klimaren kontrola, uraren arazketa, polinizazioa, osasunaren hobekuntza, aisialdia eta naturaren gozamena.

Hala, Euskadi naturaguneen kontserbazioan eta mantentze-lanetan gehien inbertitzen duen Europako lurraldeetako bat da; batez beste, 98,6 euro inbertitzen dira urtean hektareako, eta 63,2 euro hektareako, batez beste, Europar Batasunean.
Evaluación económica de la Red Natura 2000 en Euskadi. Metodología y resultados periodo 2010-2021