Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

02/10/2022 -

Ipuin kontaketa: "Gork basoko doktorea eta bere lagunak

Gork Basokoa doktoreak urte asko pasa ditu natura aztertzen eta animalia desberdinak ezagutzen. Asko bidaiatu du eta ohartu da badagoela leku guztietan arazoak sortzen ari den sustantzia ikusezin bezain arriskutsua.
02/10/2022 -

Klimafest

Klimarekin lotutako hainbat jarduera biltzen dituen jardunaldia: klimaren aldeko martxa eta altxorraren bila jolasa, klimarekin lotutako jokoak (egurrezkoak, asmamenezkoak, biodibertsitatearen gainekoak...), eguzki-parrillada eta km0 kontzertuak. Erakunde antolatzailea: Belandiako administrazio-batzarra Data eta ordutegia: Data: 2022 ko urriaren  2an Ordua: 10:00 etatik 15:00 etara Kokapena: Belandiako landa-liburutegiaren inguruan Nori zuzenduta dago? Publiko orokorra Izena ematea:  Ez da izenik ema
02/10/2022 -

ANTZERKIA: PIRATA GARRAPATA

Pirata Garrapatak bidai izugarriak egin ditu mundo osoan zehar. Bidai guzti hauetan hainbat abentura bizi ditu: Indian, txirula magikoa aurkitu zuen… australian, poltsa magikoa eta Errusian, era guztietako edalontzietan sartzea lortu zuen. Baina inoiz bizi izan duen abenturarik izugarriena, OIHAN HAUNDIAN bizitakoa izan da. Gaur, egun berezia denez, era berezian kontatuko dugu istorioa. OIHAN HAUNDIAN murgilduko gara. Bertan LUMA GORRI LORITOA, TXIMINO HIZLARIA eta beste lagun asko ezagutuko ditugu. Hauek, OIHAN HAUNDIAN arazo izugarri bat dagoela kontatuko digute...
02/10/2022 -

Maroñoko urtegira interpretazio-irteera

Enrique Arberas tokian izen handiko biologoa da, eta berarekin txango bat egingo da Maroñoko urtegira, hain zuzen, eremuko biodibertsitatearen puntu berora. Irteeran paisaia eta ekosistemak interpretatuko dira, ikusten diren espezieak identifikatu eta karakterizatzeaz gain, klima-aldaketaren eta giza jardueraren aurrean zaurgarritasuna ahaztu gabe. Gainera, urtegiak eta haren inguruneek eskaintzen dituzten ekosistema-zerbitzuei balioa ematea espero da.
02/10/2022 -

Robotika-tailerra: auto elektrikoa

Deskribapena: Ikasi auto elektrikoaren prototipo bat eraikitzen, eta gidatu ezazu zuk zeuk. Erakunde antolatzailea: IHOBE Data eta ordutegia: Urriak 2 Ordua: 11:00-14:00 Kokapena: Estibaliz Aretoa - Europa Jauregia (Vitoria-Gazteiz) Izen-ematea: Ez da beharrezkoa
02/10/2022 -

Hidrogeno berdea tailerra

Energia berriztagarriak eta energia eraginkortasuna landuko dira.