Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

01/10/2023 -

Escape-box: klimaren aldaketa

Klima-aldaketak gure planetan duen eragina modu ludikoan ulertuko dugu.  Ihesbide-joko honetan, parte-hartzaileak istorio bateko protagonistak izango dira, eta probak gainditu beharko dituzte TerminUS zer den jakiteko: planetaren norabidea aldatu eta larrialdi klimatikoari aurre egin ahal izateko aldatu behar den mugaeguna. 
01/10/2023 -

Kit-organikoen banaketa

Saltokiek gaikako bilketan duten zereginari balioa eman nahi zaio, eta, horretarako, bilketa-ontzi berriak, sareak eta tuper konpostagarriak eta berrerabilgarriak emango zaizkie. Erakunde antolatzailea: Aiarako kuadrila Erakunde laguntzailea: Bilketa enpresak eta dendak Data eta ordutegia: Data: 2023-10-01 Ordua: 12:00 etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: Amurrioko udalean Nori zuzenduta dago? Dendak
01/10/2023 -

Birziklapen Magia

Magiaz eta dibertsioz betetako haurrentzako ikuskizun dibertigarri honetan, Madiber magoak haurrei erakutsiko die klima-aldaketa zer den, eta ekintza errazekin hura nola saihets dezaketen.
01/10/2023 -

“Gure mundua eraldatzeko eguneroko ekintzak” parte hartzeko tailerra

Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko ehun ekintza baino gehiago dituzu eskura. Erakunde antolatzailea: Karrantzako Udala Data eta ordutegia: Data: 2023-10-01 Ordua: 11:00 etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: Kultur Etxea. Concha auzoa, 46.
01/10/2023 -

Eman bigarren bizitza zure hondakinei

Berreskuratutako objektuen erakusketa baten barruan, power point hitzaldia eta tailer praktikoa ehungintza egiteko, hala nola poltsak, panpinak, koadroak… Erakunde antolatzailea: Añanako Kuadrilla Erakunde laguntzailea: Elder Medio Ambiente Data eta ordutegia: Data: 2023-10-01 Ordua: 18:00 etan Iraupena: 90 minutu Kokapena: CENTRO SOCIAL (Zambrana) Nori zuzenduta dago? Publikoa oro har - mugarik gabe. Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz/Gaztelaniaz Izena ematea: A
01/10/2023 -

Udazkena, non sartu da?

Batzuetan oharkabean pasatzen zaizkigun eta urtaro bakoitzerako espezifikoak diren xehetasunak behatzea.