Into the ice
Zinema
Into the Ice (“izotzerantz” euskaraz) espedizioak esplorazio geografikoa, ikerketa glaziarra eta eskalada uztartu ditu munduaren azken muturrean, Suaren Lurraldeko
Darwin mendikatean.
Zazpi lagunek osatutako taldeak, Kotik belaontziaren laguntzarekin, mendikate urrun eta basati honetako glaziarretako goi-eremuak esploratzea eta inork zapaldu gabe zen
Roncagli mendiko gailurrera igotzea lortu zuen 2022ko martxoa eta apirila bitartean egindako espedizioan.
Bidaia haren eta proiektuaren inguruko nondik norakoak pelikula batean bildu eta 2022ko abenduan aurkeztu zituzten Bilboko Mendi Film Festivalean.
Lugar
Gipuzkoa
Año
2023
Fecha Inicio
Translation id
26649
Hora inicio
19:00:00
nid
15820
Ubicacion
Idiazabal