Skip to main content
     

ITSAS ABENTURA: Zetazeoen Behaketa

Irteera
Esperientzia paregabea bizi eta Bizkaiko Golkoan zetazeoak eta itsas hegaztiak ikusteko aukera izan nahi duzu?  Bermeoko Hegaluze konpainiako katamaran batean emozioz betetako egun ahaztezina bizi dezazun nahi dugu. Katamaran horrek itsasertzetik hainbat miliara eramango gaitu, bertako uren biodibertsitate eta aberastasuna dela eta zetazeoak eta itsas hegaztiak elikatzen diren tokira, hain zuzen.   Itsas- eta meteorologia-baldintzek aukera ematen badigute, zetazeo askeek beren habitat naturalean eskaintzen duten ikuskizun apartaz gozatzeko aukera izango dugu: izurde arruntak eta marradunak, izurde pilotuak, zereak, Cuvier moko-baleak eta Bizkaiko Golkoan dabiltzan beste espezie asko.  Abentura osoan zehar, Ekoetxea Urdaibaiko giden eta zetazeoetan eta itsas hegaztietan adituak diren verballenas.com-en aholkularitza izango da. Hori dela eta, Kantauriko ugaztun bikain horien ezaugarri fisiko eta biologikoak, beraien elikadura- eta migrazio-ohiturak, arriskuak eta mehatxuak ere ezagutu ahal izango dituzte bertaratutakoek.  Gaurkotasun handiko gai bat ere jorratuko dugu:  Mikroplastikoak.  Urtero, gure ozeanoek 8 milioi tona plastiko jasotzen dituzte.  Bazenekien urtero 100.000 ugaztun eta milioi bat itsas hegazti hiltzen direla kutsadura plastikoaren ondorioz?  Nola eragiten diote mikroplastikoek gure osasunari?  Ozeanoetako bizitzaren etorkizuna jokoan dago.  Zerbait egin dezakegu?  Erakunde antolatzailea: Ekoetxea Urdaibai  Erakunde laguntzailea: Hegaluze Verballenas Data eta ordutegia: Data: 2023-09-30 Ordua: 09:00 etan Iraupena: 6 ordu Kokapena: Irteera Bermeoko portutik   Nori zuzenduta dago? 14 urtetik gorako publikoarentzat Parte-hartzaile kopurua: Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz/Gaztelaniaz Izena ematea: 55 euroko tarifa pertsonako. https://ekoetxea.eus/es/producto/aventura-maritima-avistamiento-de-cetaceos/    
Lugar
Bizkaia
Año
2023
Fecha Inicio
Translation id
26572
Hora inicio
09:00:00
nid
15540
Ubicacion
Bermeo