Skip to main content
     

ZIENTZIA TXOKOA: Ekosistemen eta animalien aurkako kalteak prebenitzeko eta konpontzeko erantzukizun sozial korporatiboa: planetako “osasun” baterako etika dialogikoa

Hitzaldia
EHUk gidatutako eta Zientzia Ministerioak finantzatutako (2021-2025) ikerketa-proiektu baten barruan, eta Espainiako, Belgikako, Italiako, Australiako, Kolonbiako, Txileko eta Indiako unibertsitateen parte-hartzearekin, ekosistemei eta animaliei eragindako kalteen inguruan enpresek duten erantzukizun penalari eta etikoari buruzko emaitzak zabaldu eta eztabaidatuko dira, modu didaktiko eta parte-hartzailean.  Eskala desberdinak aztertuko dira, eta eginbide eta programa eraginkorrak lortzeko zenbait erakundek egin beharreko urratsak kontuan hartuko dira. Kasu bat aztertuko da justizia leheneratzailea aplikatuta.  Erakunde antolatzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Garapen Zientifiko-sozialerako eta Transferentziarako Errektoreordetza  Erakunde laguntzailea: -Europar Batasuna, Europa Horizontea: Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programa. - Eusko Jaurlaritza  - Bilboko Udala  - Metro Bilbao  Data eta ordutegia: Data: 2023-09-29 Ordua: 17:00 etan Iraupena: 4 ordu 30 minutu Kokapena: Areatzako kaia, Bilbo Nori zuzenduta dago? Jendea, oro har. Ikasleak, unibertsitate-komunitatea eta hareatzako kaiaren ingurura hurbiltzen diren herritarrak Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz/Gaztelania Izena ematea: Ez da izenik eman behar
Lugar
Bizkaia
Año
2023
Fecha Inicio
Translation id
26539
Hora inicio
17:00:00
nid
15419
Ubicacion
Areatzako kaia, Bilbo