Skip to main content
     

Ate Irekiak: Vermikonpostajea Bizkaia Ikastetxean

Bestelakoak
Udal-mailan izango du eraginik handiena klima-aldaketaren inpaktuak, eta, beraz, beharrezkoa da energiaren eta klima-aldaketaren arloko udal-plangintzari aurrea hartzea, udalaz gaindiko politikekin lerrokatzeko, kontuan hartuta tokiko administrazioa dela herritarrengandik gertuen dagoena, eta, beraz, pertsonak ekintzara eramateko trakzio handiagoa duela. Horretan laguntzen duten neurrietako bat udalerri eta eskualdeetan klima-berrikuntzako proiektuak garatzeko laguntzen deialdia da. Udalerri batzuek klima-aldaketaren arloko berrikuntza-proiektuak garatu dituzte Euskadin, eta, beraz, ezagutzaren transferentzia sustatu behar da. Bisita honen helburua Zamudioko Udalak Bizkaia Ikastetxean hondakin organikoak aprobetxatzeko eta eraldatzeko Vermikonpostajearen bidez gauzatutako proiektua ezagutaraztea da. Erakunde antolatzailea: Ihobe. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Data eta ordutegia: Data: 2022 ko urriaren  4 an Ordua: 09:30 etan Iraupena: 3 ordu Kokapena: Colegio Vizcaya, S.Coop. Bº Galbarriatu, nº 6 - 48170 - Zamudio Izena ematea: https://www.ihobe.eus/acceso-usuarios-privado Egitaraua:
09:30 Hasiera. Zamudioko Udalaren ordezkariak
09:45 Vermikonpostajearen bidez hondakin organikoak aprobetxatzea eta eraldatzea
  • Zamudioko Udala
  • Colegio Vizcaya
 
11:45 Galderen txanda
Lugar
Bizkaia
Año
2022
Fecha Inicio
Translation id
26038
Hora inicio
09:30:00
Hora Fin
00:30:00
nid
11925
Ubicacion
Colegio Vizcaya, Zamudio