Skip to main content
     

Grafika soziala. Klimaren goi bilerak, aktibismo soziala

Ekitaldiaren helburua: Ideia eta jarrera kritiko edo antagonikoak modu bisualean ordena hegemonikoari erakusteko beharrak adierazpide sorta zabala eta adierazpen grafiko desberdinetan islatutako sormen-ondare ikaragarria sortu ditu. Glasgowen aurten ospatzen den Klimari buruzko Goi-bileraren barruan, erakusketa honek erakusten du gizarte-mugimenduek klimari buruzko beste goi-bilera batzuetan sortu duten ekoizpena eta bilakaera grafikoa. Helburua da gizarte-mugimenduaren garrantzia eta gizarte zibilaren eginkizuna irakastea klimaren problematikari heltzeko orduan, klimaren aldeko gizarte-mugimendua berraktibatzea eta berrelikatzea, eta gizarte-mugimenduetan eta gizarte-mugimenduetarako hausnarketa eta elkarrizketa bultzatzea, klimaren goi-bileretan dauden gaiak lantzeko ikuspegi, tresna eta modu desberdinetan. Erakunde antolatzailea: Cristina Enea Fundazioa / Donostiako Udala Data eta ordua: Irailaren 30etik abenduaren 12ra Kokapena: Cristina Enea Fundazioa - Ingurumen Baliabideen Zentroa Mandasko Dukearen pasealekua 66. Donostia – San Sebastián Gipuzkoa Izena emateko helbidea: www.cristinaenea.eus
Lugar
Gipuzkoa
Año
2021
Fecha Inicio
Fecha Fin
Translation id
25433
nid
7013
Ubicacion
Fundación Cristina Enea - Centro de Recursos Medio Ambientales