Hackton Intereskolarra klimaren alde.
Hackton Interescolarra
Klimaren aldeko erronka
Mundu osoko gazteak zutik daude gaur, eske eta eske, klima aldaketari behar beste jaramon egin dakion
Zer da?
Eskolarteko I. Hackatoian ikasleek 21. mendeko konpetentziak eta trebetasunak praktikara eramango dituzte. Parte hartzaileak taldeetan antolatu beharko dira, helburu batekin: testuinguru erreal batean erronka bati aurre egitea. Klima aldaketaren aurrean gazteek duten erantzukizuna landuko dute, hainbat gai jorratuz (bizi‑ereduak, kontsumoa, ura...).
Helburuak
– Lan egiteko modu berri bat egituratzea, ikasleen iritziak baloratuko diren espazioak sortuz
– Ikasleen arteko elkarlana bultzatzea
– Arazoen aurrean sormenezko konponbideak bilatzeko ahalmena garatzen laguntzea
– Ikasleak beren burua rol desberdinetan trebatzea
– Norberak hartzen dituen erabakiek inguru hurbilean nahiz munduan duten eraginaren erantzukizunaz ohartzea
– Komunikatzaile onak izaten trebatzea
Parte hartzeko baldintzak
- DBH4ko edota 1. Batxilergoko ikasleak izatea
- Parte hartzeko motibazioa izatea
- Bigarren fasera pasaz gero, irakasle baten laguntza izatea eskolarteko Hackatoira joateko
Faseak
-
ESKOLA BARRUKO HACHATOIA
-
ESKOLARTEKO I. HACKATHOIA
Informazio gehiago eta izen-ematea
944031874
u-alli@euskadi.eus