Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

Klima aldaketa
17/10/2026 - Busturia

Klima-aldaketa hemen eta orain

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela-eta inauguratzen dugun Ekoetxea Urdaibairen erakusketa iraunkor berriak esperientzia ulergarri, murgilgarri eta hurbila bihurtzen du klima-aldaketa.
aves
17/10/2026 - Asparrena

Hegaztien eraztunketa zientifikoko tailerra

Tailerrean, hegaztiak sareen bidez harrapatzeko prozesua, datuen bilketa, eraztunketa eta ondorengo askapena gertutik ezagutuko dira.
Dunak
17/10/2026 - Gorliz

Gorlizko duna petrifikatuetara bisita

Astondoko duna petrifikatuetara bisita gidatua, bertatik bertara haien jatorria, bilakaera eta ezaugarri nagusiak ezagutzeko.
TEATRO
17/10/2026 - Errenteria

“ORGANIK" antzezlana

Mr. Natural bioabenturazale ausart eta bihotz onekoak maite ditu barazki eta fruituak, eta ahotsa eta bizitza ematen die. Baina bere itzalak, Yoyok, naturaren gaineko nagusitasuna eta bizitza menderatzeko gosea irudikatzen ditu.
Argazkia
16/10/2026 - Idiazabal

Erakusketa: Zuntz naturalak eta tokiko jasangarritasuna

Zuntz naturalen balioaren inguruan informatzeko eta sentsibilizatzeko erakusketa, arreta berezia jarriz latxa artilean.
HAND
16/10/2026 - Irun

Argazki erronka: Klimaren alde, bizikleta!

«Klimaren alde, bizikleta!» PLAIAUNDI LHII-k ASTEKLIMA 2026rako antolatutako argazki-erronka eta sentsibilizazio-kanpaina digitala da, Irungo herritar guztiei irekia.