Berango Hiri-mugikortasun jasangarriaren alde

22

Helburua

Berangoko biztanle guztiak sentsibilizatzea hiri-mugikortasun jasangarri batean. Trafikoaren eta ibilgailu pribatuaren erabileraren ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzea. Bizikletaren erabilera sustatzea, bere onura guztiak indarrean jarriz, bai ingurumenari dagozkionak eta baita osasunari eta alde sozialari lotutako (auto pribatuaren erabilera murriztea, istripuak murriztea eta hiri-segurtasuna hobetzea, berotegi-efektuko gasak murriztea, jarduera fisikoa hobetzea sedentarismoa eta antsietatea murriztea eta abar).
Bizikleta martxarekin, nahiz bide-hezkuntzako tailerrekin segurtasuna eman eta ibilbide ezagun eta seguruak erraztu nahi dira, udalerri barruko eguneroko joan-etorrietan egon daitezkeen arrisku-egoerak ahal den neurrian identifikatuz eta ezabatuz. Horrela, ohitura osasungarriak hartzea bultzatu nahi da, eta bizikletaren erabilera indartu Berangoko herri barruko joan-etorrietan: eskolara, metrora, erosketak egitera, etab.

Egitaraua

10:00Bizikleta ibilbidea Berangoko herritik zehar
11:00-14:00: bide-hezkuntzako tailerrak, gynkanaz girotuak eta gurpil gaineko trebetasun-probak
11:00-14:00: Bizikleta eta patinete elektrikoen probaketa

Erakunde antolatzailea:
Itsasondoko udala

Harremanetarako pertsona:
Izarra Elortegi

Iraupena:
Iraupena: egun erdia, 10:00-14:00

Kokapena
Moreaga Parkean eta herri osotik zehar

Nori zuzendua:
Herritar guztientzat irekia. Familia-ekimena da, eta adin txikikoek, gazteek eta helduek har dezakete parte, bakarrik edo familian.

Webgunea:
www.berango.net

Facebook
Twitter
LinkedIn
Pinterest
Ekitaldiak

Beste ekitaldi batzuk