ASTEKLIMA 2024

2024ko edizioa

Asteklima 2024 edizio honetan berrikuntzekin dator, klima aldaketaren eta trantsizio energetikoaren arloan herritarren sentsibilizazio eta erantzunkidetasun jarduera onenak sarituko baititu. Erakusketak, eztabaidak, tailerrak, antzerkia, zinema, umeentzako jolasak, ipuin kontalariak, bizikleta martxak, hitzaldiak, bisita gidatuak, jardunaldi teknikoak…

Klima-aldaketaren eta energia-trantsizioaren arloan herritarren sentsibilizazioaren eta erantzunkidetasunaren arloan Euskadiko erakunde eta entitateek egindako ahalegina aitortzeko, ASTEKLIMAk, 2024ko edizioan, Euskadiko toki-entitate publikoek, lehen eta bigarren hezkuntzako zein lanbide-heziketako ikastetxeek, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) partaide, euskal unibertsitateak eta gobernuz kanpoko erakundeek (GKE) antolatutako klima-aldaketaren aurkako jarduerak sarituko ditu.

Toki-eremuan, toki-erakundeek parte hartu ahal izango dute, hau da, udalerriek, udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko entitateek, toki-izaerako udalaz gaindiko entitateek, tokiko merkataritza-sozietateek, garapen-agentziek eta tokiko erakunde autonomoek.

deco-edicion-2024
ekitaldi​
0
Toki-erakunde​
0
Erakunde​ publiko eta pribatu
0

Ekitaldiak

Hemen ikusi ditzakezu Asteklima 2024-ko ekitaldi guztiak. Laister argitaratzen hasiko gara. Adi egon eta ez galdu berririk!