Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

30/09/2023 -

“Gure mundua eraldatzeko eguneroko ekintzak” parte hartzeko tailerra

Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko ehun ekintza baino gehiago dituzu eskura. Erakunde antolatzailea: Eako Udala Data eta ordutegia: Data: 2023-09-30 Ordua: 11:00 etan Iraupena: ordu 1 Kokapena: Eskolondo -EAko Kultur Etxea.
30/09/2023 -

Niararen Bidaia

Niara Amazonas oihanean bizi den bederatzi urteko neskato indigena da.
Niarak oso modu berezia dauka Naturarekin harremantzeko: Airearekin, Urarekin, Begetazioarekin eta Animaliekin komunikatzeko gai da. Gertakari tragiko batek hautsiko du haren harmonia: Orban beltz handi bat Itsasoaz jabetzen doa aurkitzen duen guztiaren bizitzarekin amaituz.
30/09/2023 -

Sormen tailerra: berrerabilpenetik sortu

Tresna eta katxibatxe desberdinez baliatuz, herriko musika txokoa sortuko dugu.
30/09/2023 -

Zineforuma eta eztabaida: Uraren kudeaketa

Uraren kudeaketari eta klima-aldaketari buruzko film laburren emanaldia; besteak beste, NBEaren GJHei buruzko film laburren 2023ko sariaren irabazlea. Ricardo Gamaza zuzendariak aurkeztuak. Gamazak iAgua Iberoamerikako saria irabazi zuen dibulgaziozko dokumental onenagatik eta Nueva Cultura del Agua Fundazioaren saria ere. Ondoko eztabaida zuzendariarekin. Erakunde antolatzailea: Eako Udala Data eta ordutegia: Data: 2023-09-30 Ordua: 20:00 etan Iraupena: 90 minutu Kokapena: Eskolondo -EAko Kultur Etxea.
30/09/2023 -

Klima-aldaketaren aurkako haziak III

Tailer esperimentala, hondakin organikoak landareentzako elikagaia sortzeko aprobetxatzeko, bai baratzerako bai lorontzietan egindako baratzerako eta barruko landareetarako. Gainera, sendabelarren udal lorategi bat sortuko da, tailerrean ikasitako teknikak aplikatuz.
30/09/2023 -

Asteklima Azoka - Donostia

ASTEKLIMA AZOKA klimaren aldeko ekintza sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko azoka herritarra da. Azoka familiartekoentzat edo taldekoentzat da, eta klima-aldaketari gure eguneroko bizitzako zer alderdik laguntzen dioten, banakako zein keinu egin ditzakegun eta hori murrizteko gure udalerrietan zer neurri ezartzen ari diren jakiteko diseinatutako hainbat jokok osatzen dute.