Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

28/09/2023 -

Argalarioko segurtasun-biltegira bisita (Bilbotik)

Zatoz lurzoru poluituak gordetzeko eraikitako Argalarioko segurtasun-biltegira. Aprobetxatu 20 urte baino gehiago dituen ingurumen-azpiegitura handi hori ezagutzeko aukera.
28/09/2023 -

HITZALDIA: "Komunitate energetikoen hitzaldia

Hitzaldi honen bitartez komunitate energetiko bat zertan datzan, zer abantaila eskaintzen dituen biztanleriarentzat, zer motatakoa izan daitekeen eta zer pausu eman behar diren deskribatuko dira. Leargi Komunitate energetikoak bere ibilbidea azalduko du. Erakunde antolatzailea: Aulestiko Udala Erakunde laguntzailea: Leargi Koop.
28/09/2023 -

Komunitate energetikoen hitzaldia

Hitzaldi honen bitartez komunitate energetiko bat zertan datzan, zer abantaila eskaintzen dituen biztanleriarentzat, zer motatakoa izan daitekeen eta zer pausu eman behar diren deskribatuko dira.  Erakunde antolatzailea:
28/09/2023 -

Ekitaldiaren izenburua Energia Aurreztearen Ziurtagirien Sistema (EAZ): Energia-eraginkortasunaren finantza-ahala ezagutzen

(EAZ) ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta energia aurrezteko gida praktikoa aurkeztuko da. Gaur egungo testuingurua aztertuko da; energia aurrezteko gero eta Europako helburu gehiago eta horiek betetzeko EAZ direlakoen funtsezko eginkizuna. Sistemaren funtzionamendua azalduko da, baita energia merkaturatzen duten enpresek ziurtagiri horien bidez beren betebeharrak nola bete ditzaketen ere.
28/09/2023 -

Exposición "Frente al Cambio Climático" en los soportales del Ayuntamiento

Klima-aldaketaren nondik norakoak herritarrei era errazean helaraziko dizkion erakusketa eskaintzen dugu.
28/09/2023 -

Informazio-jardunaldia: Energiaren prezioen igoerak

Herritarrentzako jardunaldi informatiboa, energia-egoera aldakorraren eta energiaren prezioen igoeren ondorioz biztanleriak eskatzen duelako. Erakunde antolatzailea: Markina-Xemeingo udala Erakunde laguntzailea: EZE Barrizar Data eta ordutegia: Data: 2023-09-28 Ordua: 11:30 etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: Jubilatuen lokala Nori zuzenduta dago? Markina-Xemeingo Udaletxeko atean Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz Izena e