Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

27/09/2023 -

Energia komunitateak eta autokontsumo kolektiboa. Ekiherriren eskutik

Energia komunitateak zer diren, araudia, helburuak, eta abar azalduko dira. Bai eta autokontsumo kolektiboaren legedi eta ezaugarriak ere. Errenteriako Ekiherri energia komunitatearen jardunaren azalpenak ere emango dira. Erakunde antolatzailea: Errenteriako udala Erakunde laguntzailea: Eusko Jaurlaritza Data eta ordutegia: Data: 2023-09-27 Ordua: 18:30 etan Iraupena: ordu 1 eta 30 minutu Kokapena: Reina Aretoa. Xenpelar kalea 3.
27/09/2023 -

Ipuin kontaketa

Klima aldaketaren narratiba era didaktikoan eta entretenigarrian azaltzeko, ipuin kontakizun bat egingo da gaztetxo nahiz helduentzako aproposa dena.
27/09/2023 -

Ipuin kontalaria: AMALURREN AMETSA

Klima aldaketak eragiten dituen arazoen inguruko ipuin saioa Erakunde antolatzailea: BEASAINGO UDALA Data eta ordutegia: Data: 2023-09-27 Ordua: 17:30 etan Iraupena: ordu 1 Kokapena: Beasaingo Udal bibliotekan Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz Izena ematea: Ez da izenik eman behar  
27/09/2023 -

Cinecikleta

Bikote bat bi urtez Afrikako kontinenteko 14 herrialde zeharkatu zituzten bizikletaz Madrildik Madagaskarrera, pedalei eragiten dien zinema-ekipo bat garraiatuz (ez du behar sare elektrikoaren entxuferik, energetikoki jasangarria da), kulturarako eta elektrizitaterako sarbidea ez duten pertsonei entretenimendu pi
27/09/2023 -

Bizikleta mantentzeko oinarrizko tailerra

Bizikleten oinarrizko mantentze tailerra. Parte-hartzaileek bizikleta ekarri eta prest jar dezakete. Aldi berean, bigarren eskuko bizikleten merkatua egingo da.
27/09/2023 -

Komunitate energetiko baten sorkuntza

Komunitate energetiko bat zertan datza, zer abantaila eskaintzen ditu biztanleriarentzat, zer motatakoa izan daiteke eta zer pausu eman behar dira deskribatuko dira hitzaldi honen bitartez.