Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

27/09/2023 -

Etxerako produktu ekologikoak egiteko tailerrak

etxean egunero garbitzeko erabiltzen ditugun produktu kimikoen kopuruaz jabetzeko tailerra. produktu horiek oso kutsagarriak baitira, eta gure ekosistemarentzako kaltegarria izaten ari da.
27/09/2023 -

Klima-aldaketaren aurkako haziak - ELIMINADA

 Tailer honetan, modu praktikoan azalduko dira gune txikietan lorategi jangarria sortzeko behar diren metodologia, pausoak eta baliabideak. Adinekoen beharretara egokituko da ere.
27/09/2023 -

Faktura elektrikoa eta aurrezteko neurriak azaltzeko tailerra

Elektrizitatearen faktura azaltzen duen tailerra da. Bertan, parte-hartzaileek beren faktura interpretatzeko eta aurrezteko informazio teorikoa eta praktikoa jasoko dute.
27/09/2023 -

Eman bigarren bizitza zure hondakinei

Berreskuratutako objektuen erakusketa baten barruan, power point hitzaldia eta tailer praktikoa ehungintza egiteko, hala nola poltsak, panpinak, koadroak… Erakunde antolatzailea: Añanako Kuadrilla Erakunde laguntzailea: Elder Medio Ambiente Data eta ordutegia: Data: 2023-09-27 Ordua: 18:00 etan Iraupena: 90 minutu Kokapena: GIZARTE ETXEA (Zubillaga) Nori zuzenduta dago? Publikoa oro har - mugarik gabe. Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz/Gaztelaniaz Izena ematea:
27/09/2023 -

Comunidad energética

Etxebizitza baten energia-kontsumoa murrizteko baliabideak identifikatzea, neurtzea eta ematea. Erakunde antolatzailea: Abadiñoko Udala Erakunde laguntzailea: Goiener Data eta ordutegia: Data: 2023-09-27 Ordua: 17:00 etan Iraupena: 3 ordu Kokapena: Txanporta Kultur Etxea Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz Izena ematea: Ez da izenik eman behar  
27/09/2023 -

Ta argiya iñ zan

Zentral hidroelektriko txikien inguruko ikus-entzunezkoa ikusiko digu eta bizi dugun energia krisiaren, biodibertsitatearen galeraren eta larrialdi klimatiko egoeraren inguruko hausnarketa saioa egingo dugu Eli Pagola eta Ainhoa Gutierrezen eskutik.