Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

24/09/2023 -

Potxin patxin - Ingurumena zaindu

POTXIN PATXIN artistek ingurumenean ausnartzera gonbidatuko gaituzte. Antzerki, mimo, malabare, joku eta elkarrizketaren bitartez bizitzaren ohitura onen berri izango dugu.
24/09/2023 -

Xaguxaharrentzako etxeak!

DBHko ikasleei zuzendutako tailer honetan, xaguxaharrentzako egur-etxeak eraikitzeko modua ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izango duzue. Tailer honek egur kontratxapatuarekin kaxa moduko etxeak egiteko prozesu osoa garatuko du, tresna digital (3D inprimagailu, CNC fresagailu, laser, eta abar) zein tradizionalak erabiliaz.
24/09/2023 -

INSTRUMENTUEN ERAIKUNTZA

Musika tresnak sortzeko lantegia, material birziklatuak edo etxean ditugunak erabiliz.
24/09/2023 -

Street Escape

Euskal mitologian oinarritutako "Street scape" zirraragarri honetan, esploratzaile talde bat elkartu egingo da arazo larri bati konponbidea emateko. Mari eta Basajaun bezalako kondairetan oinarritutako asmakizunen bidez, energia-trantsizio jasangarria nola bultzatu ikusiko dute.
24/09/2023 -

Landaketa Herrikoia "Etorkizunerako itzala eta oxigenoa landatuz

Arraldeko (Argomaniz) berdegunean bertako espezieekin egingo den landaketa herrikoia. Berez zuhaitzek berotze globala leheneratu ezin duten arren, karbonorako hustubide naturalak dira, hazi ahala CO2 xurgatu eta enborrak, hostoak eta sustraiak bihurtzen baitute.
24/09/2023 -

Olatarako bira

Miloika urte atzera egingo dugu Olatako biran aurkitu ditzazkegun harri eta paisaiak aztertuz.