Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

23/09/2023 -

Antzerkia: "agurea, urpekaria eta itsasoa

Agurea, urpekaria eta itsasoa" ikuskizunean antzezlanak Ulises Agurearen pertsonaia aurkeztuko gaitu: urteak daramatza itsasoan isuritako hondakin guztiak biltzen, ulertzen ez duen zibilizazio kontsumista eta suntsitzailetik urrun eta objetu hauei bigarren bizitza bat ematen.
23/09/2023 -

CÍA D’CLICK “Latas”

Latas zirku-ikuskizuna da, ekintzatik eta orainalditik abiatuta eraikitzen dena. Hiru aktore-akrobata beren munduan daude, eta bertan metala, harea eta oso ur gutxi baino ez dituzte. Gainerako guztia desagertu egin da, denbora izan ezik.
23/09/2023 -

Irteera geologikoa

Munduko gune geologiko nagusietako baten sekretuak ezagutuko ditugu irteera honetan, oinez lehendabizi, itsasontziz ondoren. Gidari espezializatu batek geologoen jardueraren berri eman eta harkaitzetan jasota gelditu diren hainbat gertakari ulertzen lagunduko digu, hala nola dinosauroen desagerpena eta aldaketa klimatikoak.
23/09/2023 -

Asteklima Azoka - Bakio

ASTEKLIMA AZOKA klimaren aldeko ekintza sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko azoka herritarra da. Azoka familiartekoentzat edo taldekoentzat da, eta klima-aldaketari gure eguneroko bizitzako zer alderdik laguntzen dioten, banakako zein keinu egin ditzakegun eta hori murrizteko gure udalerrietan zer neurri ezartzen ari diren jakiteko diseinatutako hainbat jokok osatzen dute.
23/09/2023 -

Klima-aldaketari buruzko tailer zientifikoak

Lehen Hezkuntzako 6 ikastetxetan emango diren tailerrak   Erakunde antolatzailea:
23/09/2023 -

Umeentzako Sormen Tailerra

Itsasoaren eta naturaren inguruko eskulan-tailerra. Erakunde antolatzailea: Sopela Kosta Fest 2023 Data eta ordutegia: Data: 2023-09-23 eta 2023-09-24 Ordua: