Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

25/09/2022 -

Energia berriztagarriak gertutik ezagutuz I - Eguzki sukaldea

Energia berriztagarriak ez dira ja berriak, baina beraien erabilera ez da oraindik erabat abiatu, hein handi batean herritarren zalantza eta mesfidantzagatik.
25/09/2022 -

Itsas hondakin bilketa Pasaian (Alabortza senadia): Alabortza

Itsas hondakinek sortzen duten kutsaduraz jabetzeko aukera paregabea, hondakinak bilduta, kantitate eta tipologiari buruzko datuak jasotzen dira gainera, herritar-zientzia aplikatuz. Ekinez kontzientziak hastintzen dira, “hondakin hoberena, sortzen ez dena” lema indarrean jarriz. Gure eguneroko ekintzetan dago eta arazoari aurre egiteko gakoa. Alabortzan egiten den itsas hondakinen bilketa eta karakterizazioa herritar-zientzia garatzen den jarduera bat da, non lehenik eta behin partaideek eskularru eta zakuen bidez bertako hondakinak jasotzen dituzten.
25/09/2022 -

BARATZE EKOLOGIKO BERTIKALEN LANTEGIA

Baratzea etxera gerturatzea sormena baliatuz. Lantegiak bi helburu ditu: batetik, baratzearen zikloa etxeetara hurbiltzea, eta, bestetik, sormena sustatzea, inguruan ditugun ontzi edo hondakin adina baratze bertikalen eredu asmatuta.   Erakunde antolatzailea: Urkabustaizko Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  25 ean Ordua: 11:30 etan Iraupena: bi ordu Kokapena: Udaletxeko plazan Nori zuzenduta dago? Familiak Izena ematea: Ez da beharrezkoa
25/09/2022 -

ESCAPE SOPELA

Udalerria zeharkatzen duen escape room-a, taldean jasangarritasunari buruzko enigmak asmatuz.   Erakunde antolatzailea: SOPELA KOSTA FEST Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  25 ean Ordua: 17:00 etan Iraupena: ordu eta erdi Kokapena: Udaletxeko plazatik abiatuko da Nori zuzenduta dago? 12 urtetik aurrera (baita txikiagoentzat ere, familiekin batera baldin badoaz). Izena ematea: 8 taldek parte hartu ahal izango dute, gutxienez 5 eta gehienez 10 kidek osatuta. Izena emateko:
25/09/2022 -

Antzerkia: Niararen bidaia

Aldaketa klimatikoari buruzko antzezlana da.
25/09/2022 -

ANTZERKIA: GALDUTAKO ANIMALIAK

Kiribil doktorearen beste abentura bat bizi egingo dugu. Mediku bitxi hau, Amalurraren doktorea da, landareak eta animalien zaindaria hain zuzen ere. Oraingo honetan, dirudienez, animalia pila desagertzen ari dira munduan zehar, bai abereak, bai basatiak eta Kiribil doktorea batzuk salbatzen ahaleginduko da. Baserritik zein basotik hainbat animalia topatuko ditu eta guztiekin istoriotxo edo kana/dantza bat jorratuko du. Ikuslegoaren laguntza ezinbesteko izango da eta 30 ume baino gehiago agertuko dira eszenan parte hartuz.