Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

24/09/2022 -

Escape Room: "Terminus

Helburu orokorra, lankidetzaren eta dibertsioaren bidez, jasangarritasunaren aldeko ohiturak ezagutzea eta aurkitzea da. Ohitura horiek klima-aldaketaren aurka borrokatzen laguntzen dute, banakako ekintza txikien bidez, eta, beste pertsona batzuenekin batera, ekarpena handiagoa izan daiteke. Erakunde antolatzailea: Ekoetxea Meatzaldea Harremanetarako pertsona: Harrerako lantaldea Data eta ordutegia: Data: 2022ko irailaren 24a Ordua: 11:00 etan Iraupena: 90 minutu Kokapena: Ekoetxea Meatzaldea.
24/09/2022 -

Bizikleta konpontzeko oinarrizko tailerra

Deskribapena: Tailer teoriko-praktikoa, bizikleta baten zati mugikorren ezaugarriak eta mantentze egokia ezagutzeko. Aurkitu zure bizikleta beti prest edukitzeko modurik onena. Erakunde antolatzailea: IHOBE Data eta ordutegia: Irailak 24 Ordua: 17:00-20:00 Kokapena: Estibaliz Aretoa - Europa Jauregia (Vitoria-Gasteiz) Publikoa: Publiko guztiak Izen-ematea: Ez da beharrezkoa
24/09/2022 -

Birziklatze-tailerrak

Material naturalak eta birziklatzekoak erabiltzearen garrantziaz kontzientziatzea gizartea, eta herritarren sektore desberdinetan auzotarren arteko harremana sustatzea.
24/09/2022 -

Tailerra: "KLIMA ALDAKETA: JOKO BEROA

Familientzako tailer didaktikoa euskeraz. Bertan, oso modu atseginean, klima-aldaketak planetako hainbat lekutan bizi diren pertsonengan izango duen eta izaten ari den eragina aztertzen da.
24/09/2022 -

Ipuin-kontaketa: "Hazien historiak

Gure planeta bakarra da eta zaindu egin behar dugu. Hainbat ipuinen eta hauen protagonisten bidez, uraren, zuhaitzen eta fruituen garrantziaz jabetuko gara. Saio honetan Wangari Maathi moduko emakume bikainak ezagutuko ditugu eta, berak egin zuen moduan gure hazi txikia ereiteko aukera ere izango dugu.
24/09/2022 -

Ginkana bizikletaz

Ginkana familian eta lagunekin Taldeak osatuko dira, gehienez bost pertsonatakoak. Herriari buruzko galdera batzuk egingo dira, ahalik eta azkarren erantzuteko estrategia prestatu beharko da.