2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.
61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.
Ekitaldiaren helburua: zume bizia (zuhaizkak) landatuz eraikuntza bat egingo da eskolako jolastokian eskolako partaideen partehartzearekin (ikasle,irakasle edota guraso)
Erakunde antolatzailea:
Altzoko Udala
Data:
Data: 2021-09-27tik 2021-10-01era
Iraupena: astean zehar eskola orduetan
Nori zuzendua:
Altzoko Imaz Bertsolaria Herri Eskolako ikasleak, irakasleak eta gurasoak
Kokapena:
Altzoko Imaz Bertsolaria Herri Eskola
Izena emateko helbidea:
Altzoko Imaz Bertsolaria Herri Eskolako ikasleak, irakasleak e
Ekitaldiaren helburua eskola-espazioa eta -ordutegia aprobetxatzea da, eskola-komunitatearekin klima-aldaketaren arazoa lantzeko, eta jabetzeko arazo globala dela,
Ikastetxe bakoitzean klima-aldaketarekin lotutako tailer bat egingo da, gai zehatza eta ordutegia ikastetxeekin zehaztuko dira ikasturtearen hasieran.
Hitzaldian, Juantxo López de Uraldek, gizarte-kontzientziaren aldaketak aztertuko ditu, baita egungo klima-krisiak zer mugimendu politiko eta legegile eragiten dituen ere.
Erakunde antolatzailea:
Errenteriako Udala
Ordua:
19:00
Kokapena:
MERKATUZAR, José Luis Caso Aretoa.
Ekitaldiaren helburua:
Irungo hiritarrei klima aldaketari buruzko informazioa helarazi nahi da erakusketa honen bitartez. 5 panel inguru jarriko dira informazio orokorrarekin eta beste bat Irungo errealitatearekin.