Jasangarritasuna, berrikuntza eta enplegu berdearen etorkizuna interesatzen zaizkizu? Basque Circular Hubek Bilbon egingo duen ate irekien egunera gonbidatzen zaitu. Ekonomia zirkular baterako trantsizioan parte hartu nahi duten unibertsitateko ikasleentzat eta graduatu berrientzat pentsatutako esperientzia bat da.
Egunean zehar, bertaratzen direnek ekonomia zirkularrari buruzko Kahoot dibertigarri batean parte hartu ahal izango dute. Ekonomia zirkularrari buruz parte hartzaileek dituzten ezagutza orokorrak probatzeko eta ikaskuntza dinamikoa sustatzeko asmoarekin prestatu da Kahoot hori. Gainera, euskal enpresak eskatzen ari diren profil eta gaitasun zirkularrak deskubritu ahal izango dituzte, baita Basque Circular Hubek eskaintzen dituen formazio eta proiektuak esploratu ere.
Bisitarekin jarraituz, Basque Circular Hubeko programetan parte hartzen ari diren eta jardunean dauden profesionalekin esperientziak partekatuko dituzte lehen pertsonan. Gaitasunak aztertzeko plataforma ere aurkeztuko zaie. Garatu eta eguneratu den kalkulu orri bat da, non Ekonomia zirkularraren arloan merkatuak dituen behar profesionalak jasotzen diren, eta prestakuntza enpresa ehunak benetan dituen beharrekin lerrokatzeko balio du. Eta, azkenik, Basque Circular Hubera bisita gidatua egingo da, berrikuntza ekosistema horretan nola egiten den lan gertutik ezagutzeko.
Lekua: Basque Circular Hub – Bilbo
Eguna eta ordua: asteartea, azaroak 5, 10:00etatik 12:00etara
Norentzat: Ekonomia zirkularraz interesatuta dauden unibertsitateko ikasleak, graduatu berriak eta profesional gazteak
Plazak: Izena eman eta aldaketaren parte izan zaitez: Ate Irekien Eguna - Basque Circular Hub