Aitortzak
ASTEKLIMA 2026 Aitortzak
ASTEKLIMA 2026k Euskadin klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren arloan herritarren sentsibilizazioa eta mobilizazioa sustatzen dituzten ekimenak aitortuko ditu. Baldintzak betetzen dituzten eta baliozkotzen diren jarduera guztiek aitortza jasoko dute, eta epaimahai batek kategoria bakoitzeko proposamenik onenak hautatuko ditu.
Deialdia irekita dago toki-erakundeentzat, ikastetxeentzat, unibertsitateentzat, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES) eragileentzat, gobernuz kanpoko erakundeentzat (GKE) eta herritarrei zuzendutako doako jarduerak garatzen dituzten beste gizarte- edo ekonomia-eragile batzuentzat, betiere ASTEKLIMA 2026ren esparruan egiten badira.
Parte hartu eta eman ikusgarritasuna klimaren eta energiaren aldeko zure ekimenari.