Oarsoaldea Garapen Agentzia, Ermuko eta Kripaneko Udalak eta Donostiako Intxaurrondo Ikastola aarituak izan dira ASTEKLIMA 2025ean klimaren aldeko ekintzaren barruan ekimen onenak izan direlako

Gaur aintzatetsi zaie Oarsoaldea Garapen Agentziari, Ermuko eta Kripaneko Udalei eta Donostiako Intxaurrondo ikastolari ekimenik aipagarrienak izan baitira klimaren aldeko ekintzan eta trantsizio energetikorako bidean 2025eko Euskadiko Klima eta Energiaren Astea-ASTEKLIMAn. Ekitaldian egon dira Irantzu Allende Trantsizio Energetikoko sailburuordea eta Josu Bilbao Ingurumeneko sailburuordea, biak Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa.
2025ko ASTEKLIMAren 6 edizioak 87 erakunde eta 138 jarduera bildu ditu Euskadin

ASTEKLIMA, Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen 6. edizioa urriaren 26an bukatu zen, 10 eguneko egitarau oparoaren ondoren: guztira, 138 jarduera antolatu ziren hiru lurralde historikoetan.
Klima Azokak Euskadi zeharkatuko du, ekintza klimatikoa herritarrengana hurbiltzeko

Urriaren 17tik 26ra, ASTEKLIMA Euskadiko Klima eta Energiaren Astea egingo da EAEko hiru lurraldeetan, eta ekimenaren ardatz nagusietako bat Klima Azokak izango dira. Azoka ibiltari horien bidez, Euskadiko plazak eta espazio publikoak topagune bihurtuko dira, eta lurra planeta zaintzeko eta eredu energetiko jasangarriago baterantz urratsak egiteko baliabideak eskainiko zaizkie herritarrei, modu ludiko eta praktikoan.
Euskadik 2005etik aurrera % 38 isurketa gutxiago sortu ditu eta neutraltasun klimatikorako bidea sendotu du

Euskadi neutraltasun klimatikoa lortzeko bidean dago. Gaur aurkeztutako 2024. urteko Berotegi-efektuko gas (BEG) isurien inbentarioaren aurrerapenaren arabera, autonomia-erkidegoak 15,8 milioi tona CO₂ baliokide jaulki ditu, hau da, joan den urtean baino % 1 gutxiago eta 2005ean baino % 38 gutxiago. Bilakaera positibo hori hazkunde ekonomikoa eman den bitartean gertatu da, BPG % 2,2 hazi baita […]
ASTEKLIMA 2025 bihar abiatuko da, Euskadin ekintza klimatikoa eta energetikoa bultzatzeko 200 jarduera ingururekin

Euskadi ASTEKLIMA Klimaren eta Energiaren Astearen edizio berri bat bizitzeko prestatzen ari da, urriaren 17tik 26ra bitartean, hiru lurralde historikoetan doako eta jendearentzat irekitako 200 jarduera ingururekin. Helburua: ekintza klimatikoa herritarrengana hurbiltzea eta trantsizio energetikoa maila lokaletik bizkortzea. Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak sustatuta, Ihobe eta EEE sozietate publikoen bidez, ASTEKLIMA 2025ek […]
Eusko Jaurlaritzak 2025eko dirulaguntzen deialdia abiarazi du euskal udalerrietan trantsizio jasangarria bultzatzeko

Irailaren 23an, Eusko Jaurlaritzak 2025eko dirulaguntzen Agindua argitaratu zuen, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten tokiko erakundeei laguntzak emateko deialdia zabaldu eta oinarriak ezartzeko. 2019an, Eusko Jaurlaritzak larrialdi klimatikoaren adierazpen instituzionala sinatu zuen. Helburu nagusia 2050erako berotegi-efektuko gasen emisioetan neutraltasuna lortzea da, eta klima-aldaketarekiko erresilientea izango den lurraldea eraikitzen aurrera egitea. Testuinguru honetan, […]
ASTEKLIMA 2025ek herritarrak mobilizatzeko deia egin du, energia eredu jasangarriagoa eta klima aldaketara egokitutako eta erresilientea den gizartea lortzeko

Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea urriaren 17tik 26ra egingo da 2025eko edizioan, ASTEKLIMAk herritarrak klima aldaketaren eta trantsizio energetikoaren aurrean mobilizatzeko eta sentsibilizatzeko duen zeregina indartzen da Urriaren 10era arte herritarren konpromisoa ekintza zehatz bihurtzeko proposamenak aurkeztu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzak laguntza lerro bat jarri du abian toki erakundeek beren udalerrietan ekintzak antola ditzaten […]