Energia Eguna Ermuako Udalak antolatutako jaialdi parte-hartzailea da, Santa Ana auzoan sortu berri den Ekielkar energia-komunitate berria ospatzeko antolatu dena, drOp proiektu europarraren baitan. Ekitaldi honen helburua da energiaren erabilera kontziente eta jasangarria sustatzea, bizilagunen arteko loturak sendotzea eta Garapen Jasangarriko Helburuekin (bereziki 7. GJHarekin: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea) tokiko konpromisoa agerian jartzea.
Jardunaldiaren lehen zatian, trantsizio energetikoarekin eta energiaren aurrezpenarekin lotutako ikastetxeetako ekimenak egingo dira, ikasleek modu aktibo eta interaktiboan ikasi dezaten, hausnarketa eta konpromisoa sustatzen duten dinamiken bidez.
Bigarren zatia, berriz, herritar guztiei irekita egongo da, eta aisialdiko eta komunitateko jarduerak uztartuko ditu kontzientzia energetikoari lotutako sentsibilizazio, informazio eta parte-hartze ekintzekin. Ekintza horiek hiritarren mikroekintza gisa diseinatuko dira: jarduera laburrak, eskuragarriak eta eraginkorrak, interesatuek modu aktiboan hartu dezaten parte trantsizio energetikoan, eta praktika eta ekintza txikien bidez aldaketa kolektiboari ekarpena egiteko aukera izan dezaten.
Parte-hartzaileek energia-pasaportea osatzeko aukera izango dute ekintza guztiak burutzen badituzte, eta horri esker, ekitaldiaren helburuekin bat datorren sari bat eskuratuko dute.