2024-2025 ikasturtean zehar Oarsoaldeako 5 eskola publikoetako ikasleek urtean zehar ezarritako neurri zuzentzaileen ondorioz aurreztutako energia kontsumoaren baitan, energiaren inguruko lanketak egiten jarraitzeko aitortza eta aurreztutako diru kopuruaren erdia ematen diete udal ordezkariak ekitaldi honetan. Aldi berean, ikasleek urtean zehar egindako lanketa aurkezten dute. Proiektuei esker beraz, ikasturtean aurreztutakoaren % 50 ikastetxeari itzultzen zaio eta ikastetxeak zertan gastatu erabakiko du. Gainerako % 50 udalak inbertituko du, ikastetxeetan bertan energia-aurrezpen eta -eraginkortasunerako hobekuntzatan. Ikasturtean zehar, ikastetxeek energia-taldeak sortzen dituzte eta jarduera nahiz ekintzak abian jarri ere bai, ohiturak aldatuz kontsumoa hobetzeko. Energia-talde horietan eskola-erkidego guztia ordezkatuta dago: ikasleak, irakasleak, garbiketa-taldea, jangelakoa, atezainak eta familiak. Dena den, interesgarriena ez da dirua aurreztu eta CO2-ren igorpenak gutxitzeko ahalmena, pedagogia-esperientzia baizik.