Euskal Herria Kantauri itsasoari eta arrantzari estuki lotutako herria da. Itsasoa gure historiaren, gure kulturaren eta gure nortasunaren parte izan da betidanik. Baina kostaldeko herrietan, garai zaharrak bizi izan dituztenek esaten dutenez, arrantza-portuen inguruan sortzen zen bizimodua oso bestelakoa zen lehen. Nolakoa litzateke Euskal Herria, arrantzarik gabe? Nolakoak lirateke gure arrandegiak, bertako arrainik gabe? Non arrantzatzen da jaten dugun arraina? Nolako erosketa egingo dugu hurrengoan arrandegian? Zein da arrantza-sektorearen egoera klima-aldaketaren egungo testuinguruan? Jarduera honetan, honi buruzko proiekzio bat ikusi eta esperientzia gastronomiko klimatiko bat izateko aukera proposatzen da, itsas baliabideen iraunkortasunari buruz hausnartzeko aukera emango duena.