Asteklima 2025

Edurnezuri Edurneberde bihurtu zen eguna

deco-bandas

Ordutegia

Lekua

Erakunde antolatzailea

Publikoa

Edurnezuriri aspaldi Edurneberde deitzen diote. Ez zenekiela? Istorio laburra kontatuko dizut orduan. Edurnezuri txikia zenean, sarritan amaordearekin haserretu egiten zen (badakizue, ez zion batere kasurik egiten, egun osoa ematen baitzuen ederrena nor ote zen ispiluari galdezka.) Haserrealdi horietan basora joan eta paseo luzeak ematen zituen, lasaitu arte. Arratsalde batean hain berandu egin zitzaion non basoan bertan lo egin zuen, pago baten oinetan. Halako batean, ahots batzuk esnatu zuten. Pagoen bilera zen; gizakiak basoan eta planeta osoan egiten ari ziren triskantza eta kalteez hizketan ari ziren. Biharamunean, Edurnezurik pagoak, basoa eta planeta bera ere salbatu behar zituela erabaki zuen, horretarako Edurneberde bihurtuz. Harrez geroztik, betaurreko berdeak jantzi eta gizakiok inguruneari min egin behar diogun bakoitzean, alarma pizten zaio bihotzean. Adibidez, amak erosketak oso gaizki egiten dituela konturatzen denean; dendara doala behar ez dituen mila krema, plastikoan ontziratutako janaria eta, batez ere, Biutifulandiako erreginak kontsumitzen duen guztia erosten baitu. Lortuko ote du gure Edurneberdek ama ekologistagoa bihurtzea? Ipuin hau eta beste batzuk aurkituko dituzu klima aldaketaren kontrako saio honetan, eta halaber gure esku dauden keinuen berri emango dizugu istorio hauetan zehar: kontsumo arduratsua, birziklatzea, berrerabiltzea, gasen isurketaren murrizketa…

Beste ekitaldi batzuk