Tailer honetan, kontsumitzen ditugun produktuei buruz mintzatuko gara, eta haien ekoizpen-moduak gure osasunean eta ingurumenean eragin zuzena duela azalduko dugu. Gainera, 0 km-ko produktuen erakusketa txiki bat egongo da aretoan. Jarduerari amaiera emateko, produktu horiek dastatzeko aukera izango dugu.