Etxetresna elektrikoen hondakinen bolumena etengabe hazten ari da. Etxetresna elektrikoak zaintzen eta matxura txikiak konpontzen jakiteak horien balio-bizitza luzatuko du, eta hori lagungarria da kutsadura murrizteko. Hartu parte tailer praktiko honetan; konponketa txikiak egiten erakutsiko dizugu, eta etxetresnei buruzko aholku baliagarriak emango dizkizugu.