Munduan urtero 50 milioi tona hondakin elektroniko sortzen ditugu. Tamaina hori bata bestearen gainean jarritako 4500 Eiffel dorreren baliokidea da. Hondakin horien gahiengoak ez du birziklapen kudeaketa egokia jasaten eta honek ondorio larri zuzenak dakartza ingurugiroan Auzi honen inguruko sentsibilizazio lanak burutuz, La Salle Berrozpeko ikasleek hondakin elektroniko bilketa bat antolatu du Urriak 25rako Andoaingo Goiko Plazan goizeko 10tatik 13tara. Bildutako hondakinak ikasleek beraiek kudeatuko dituzte, ahal den neurrian birziklatu eta bigarren bizi bat emateko helburuarekin. Gainontzeko hondakinak Andoaingo Garbigunera bideratuko dira. Bilketa puntua, informazio puntua ere bihurtu nahi da eta horretarako hondakin elektronikoen inguruko informazioa biltzen duen web orrialde bat sortuko da.