Ermuko Udalak eta Margubek jasangarritasunari buruzko doako sentsibilizazio-tailerra emango dute urriaren 24an, 9:30etik 10:30era, Izarra Centre eraikinean. Enpresei zuzendutako tailer honetan gai garrantzitsuak landuko dira, hala nola, testuinguru arauemailea, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legea, eta Euskadin diru-laguntzek eta sustapen-programek eskaintzen dituzten aukerak.
Ikuspegi praktiko batekin, ibilbide-orri bat emango da enpresek jasangarritasunerako trantsizioari ekin diezaioten. Onurak eta tresnak nabarmenduko dira, hala nola Produktuaren Pasaporte Digitala eta Energia Aurrezkiaren Ziurtagiriak.