"Bizikleta Solidarioak" proiektuaren aurkezpena. Aniztasun kurrikularreko ikasleek, irakasle eta herriko jubilatuen laguntzarekin botatako bizikleta zaharrak jaso eta konpondu egingo dituzte. Ondoren mankomunitatearekin eta udalarekin adostuta, bizikleta horiek herritar guztientzako eskuragarri eta erabilgarri jarriko dira. Proiektuak, mugikortasun jasangarriago baterantz pausu txikiak hartzea du helburu eta baita komunitate giroa eratzea ere.