aitortzak
ASTEKLIMA 2025eko aitortzak
Aintzatetsi zitzaien Oarsoaldea Garapen Agentziari, Ermuko eta Kripaneko Udalei eta Donostiako Intxaurrondo ikastolari, klimaren aldeko ekintzan eta trantsizio energetikorako bidean ekimenik aipagarrienak egin zituztela, Euskadiko Klima eta Energiaren Astean – ASTEKLIMA 2025ean. Irantzu Allende Trantsizio Energetikoko sailburuordea eta Josu Bilbao Ingurumeneko sailburuordea izan ziren ekitaldian, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa.
Honako erakunde hauek parte hartu ahal izango dute 2026an:
Euskadiko toki-erakunde publikoak: udalak, eskualde-bulegoak, mankomunitateak, koadrilak, garapen-agentziak, tokiko merkataritza-sozietateak, beste toki-erakunde batzuk.
Beste eragile batzuk: ikastetxeak (lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, Lanbide Heziketa eta unibertsitateak); Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileak; irabazi-asmorik gabeko erakundeak; ta irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
Aitortzak:
20.000 biztanletik gorako udalerriko edo eskualdeko ekimenik onena
5.000-20.000 biztanle arteko udalerriko edo eskualdeko ekimenik onena
5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriko edo eskualdeko ekimenik onena
Ikastetxeen eta lanbide heziketako zentroen ekimenik onena
Irabazi asmorik gabeko erakundeen ekimenik onena
Beste eragile sozial edo ekonomikoen ekimenik onena
Datozen asteetan 2026 deialdiaren oinarriak eskuragarri egongo dira hemen.