Bi joku proposatzen dira:
– Klima Aldaketaren inguruan sentsibilizazioa handitzeko: Antzararen jolasa du oinarri baina parte-hartzaileek, taldetan banatuta, dadoa bota ondoren aurrera egin ahal izateko, dinamizatzaileek planteatutako galderari ongi erantzun beharko diote (oker erantzunez gero hurrengo taldera pasako da txanda). 7 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzendutako ekintza da (izena ematen duten haurren arabera egokituta daude jokoan aurrera egiteko planteatzen diren galderak). Iraupena: ordu 1.
– “Ipar Poloa salbatzera goaz!” izeneko joko kooperatiboa: 6-10 urte arteko haurrei zuzenduta egongo den jolas honetan partaideak 4 taldetan antolatuko ditugu. Talde bakoitzak Ipar poloko animalia familia bat ordeztuko du (hartz zuria, itsas-txakurra, bakailaoa eta krilla). Taldeen erronka ondorengoa da: kokatuta dauden izotz-zatitik abiatuz parean izango duten iglura heldu beharko dute familiako kide guztiek, bidean izotz-zati batetik bestera igaroz (uretara erori gabe) eta bidean familiako kiderik galdu gabe. Izan ere, klima-aldaketaren eraginez, Ipar poloko izotza urtzen ari da, eta, ondorioz, bertako animaliak galzorian daude, euren habitata txikitzen eta zatikatzen ari delako. Beraz, azti jokatu behar dute biziraun nahi badute, eta, horretarako, klimaren aldaketaren inguruko ezagutza handitu beharko dute, erabaki onak hartzeko. Elkarri lagundu beharko diote horretan, denak elkarren beharra baitute: hartz zuriak itsas-txakurrak jaten ditu, itsas-txakurrak bakailaoa eta azken honek krillak. Iraupena: ordu 1.
Erakunde antolatzailea:
Errenteriako udala
Erakunde laguntzailea:
Eusko Jaurlaritza
Data eta ordutegia:
Data: 2023-09-26
Ordua: 17:00 etan
Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu
Kokapena:
Koldo Mitxela Biteri Ikastetxeko Aterpea
Ekitaldian egingo den hizkuntza:
Euskaraz
Izena ematea:
info@izadi21.eus