Munduko gune geologiko nagusietako baten sekretuak ezagutuko ditugu irteera honetan, oinez lehendabizi, itsasontziz ondoren. Gidari espezializatu batek geologoen jardueraren berri eman eta harkaitzetan jasota gelditu diren hainbat gertakari ulertzen lagunduko digu, hala nola dinosauroen desagerpena eta aldaketa klimatikoak. Itsaslabarrak oinez ezagutuko ditugu eta ondoren itsasontzian abiatuko gara, uretatik labarren ikusmira ederrena izateko.
Ohar garrantzitsua:
Itsasontzi irteera itsasoaren egoeraren baitan egongo da. Bisitarien segurtasuna lehenetsiko dugu beti Geoparkean.
Ura eta oinetako itxiak eramatea gomendatzen dugu.
Erakunde antolatzailea:
Geoparkea Euskal Kostaldea
Data eta ordutegia:
Data: 2023-09-26
Ordua: 10:15 etan
Iraupena: 3 ordu eta 15 minutu
Kokapena:
Irteera puntua: Zumaiako turismo bulegoa (Kantauri plaza 13, Zumaia)
Nori zuzenduta dago?
Gutxieneko adina: 12 urte
Parte-hartzaile kopurua:
25
Ekitaldian egingo den hizkuntza:
Gaztelaniaz
Izena ematea:
https://geoparkea.eus/eu/bisita-gidatuak/irteera-geologikoa
Prezioa: 20,00 €