Asteklima 2023

Mutrikuko olatuen energiaren instalazioa ikusteko bisitaldia – Gaztelaniaz

deco-bandas

Data eta ordutegia

Lekua

2011 urtez geroztik, Mutriku mugarri bat da olatuek sortutako energiaren historian; izan ere, bertan dago olatuen energia aprobetxatzen duen munduko lehen planta komertziala. Bisita gidatu honetan ikus-entzunezko baten bidez ulertuko dugu zer-nolako teknologiak erabiltzen diren itsasoaren indarretik energia lortzeko, eta munduan erreferentea den instalazioa gertutik ezagutuko dugu. 

Beharrezkoak: Oinetako egokiak 

Erakunde antolatzailea:
Geoparkea Euskal Kostaldea 

Erakunde laguntzailea:
Energiaren Euskal Erakundeak 

Data eta ordutegia:
Data: 2023-09-22
Ordua: 10:00 etan
Iraupena: ordu 1

Kokapena:
Mutrikuko portuko igerileku zaharra 

Nori zuzenduta dago?
Gutxieneko adina: 8 urte 

Ekitaldian egingo den hizkuntza:
Gaztelania

Izena ematea:
https://geoparkea.eus/eu/bisita-gidatuak/mutrikuko-olatu-planta 
Prezioa: 2,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 2,00 € ) 

 

Beste ekitaldi batzuk