Asteklima 2023

BBK Klima Abentura

deco-bandas

Data eta ordutegia

Lekua

BBK Klima Abentura, Urdaibaiko Biosferaren bihotzean dagoen parke esperientziala da, klima aldaketaren inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko sortua. Parkeak murgiltze esperientzia ugari eskaintzen ditu, adin eta gustu guztietarako diseinatuak. “In the eyes of the animal” (Ertza: Marshmallow Laser Feast). Horren bidez, errealitate birtualeko kasko batzuen bitartez, paisaia esperimentatu ahal izango duzue basoko lau izakiren begietatik; gure DOMO geodesiko ikusgarriaren 360º pantailan ikus-entzunezko ekoizpen berriak; scape rooma ere ikertu beharreko kasu berriekin dator. BBK Klima Abenturak aurten aurkeztu duen beste berrikuntza handienetako bat “Initi Playground” (Artista: INITI) da, mundu errealean joko birtualak konbinatzen dituen plataforma interaktiboa. Guzti honez gain, aire zabalean, parketik zehar, esperientzia ugari daude; tirolina, rokodromoa, erorketa librea edo energia berriztagarrien erronkak, parkean bizi diren izakiak salbatzeko nola lagundu aztertu beharko duzue. Klima Abenturaren jarduera guztiaren hari gisa, Diwo-ak ditugu, planetarekiko ekintza onak egiten direnean sortzen diren izaki ñimiñoak. Esperientziaren helburua Diwo-ak parkeko instalazioetan topatu eta gehiago lortzea da. BBK KLIMA ABENTURA parkearen ordutegia etenik gabekoa da 11:00etatik 19:30etara. Nahi duzuenean joan zaitezkete ordutegi horren barruan, planteatzen dizkizuegun esperientziaz gozatzeko. Gutxi gora behera bi ordu eta erdiko dibertsioa aurkituko dituzu. Ez ahaztu BBK Klima aplikazioa deskargatu dezakezuela, parkeko esperientziari gehitzeko eta eduki gehiago ezagutzeko. 

Erakunde antolatzailea:
BBK

Data eta ordutegia:
Data: 2023-10-01
Ordua: 11:00 – 19:30

Kokapena:
BBK Klima Abentura

Nori zuzenduta dago?
Publiko orokorrari zuzendua, batez ere familientzat

Parte-hartzaile kopurua:
Saio bakoitza, gehienez 8 lagunentzat. 48 pertsona gehienez egunean. 

Izena ematea:
https://sarrerak.bbk.eus/ (Promozio kodea ASTEKLIMA2023)

Beste ekitaldi batzuk