Asteklima 2023

ITSAS ABENTURA: Zetazeoen Behaketa

deco-bandas

Data eta ordutegia

Lekua

Esperientzia paregabea bizi eta Bizkaiko Golkoan zetazeoak eta itsas hegaztiak ikusteko aukera izan nahi duzu? 

Bermeoko Hegaluze konpainiako katamaran batean emozioz betetako egun ahaztezina bizi dezazun nahi dugu. Katamaran horrek itsasertzetik hainbat miliara eramango gaitu, bertako uren biodibertsitate eta aberastasuna dela eta zetazeoak eta itsas hegaztiak elikatzen diren tokira, hain zuzen.  

Itsas- eta meteorologia-baldintzek aukera ematen badigute, zetazeo askeek beren habitat naturalean eskaintzen duten ikuskizun apartaz gozatzeko aukera izango dugu: izurde arruntak eta marradunak, izurde pilotuak, zereak, Cuvier moko-baleak eta Bizkaiko Golkoan dabiltzan beste espezie asko. 

Abentura osoan zehar, Ekoetxea Urdaibaiko giden eta zetazeoetan eta itsas hegaztietan adituak diren verballenas.com-en aholkularitza izango da. Hori dela eta, Kantauriko ugaztun bikain horien ezaugarri fisiko eta biologikoak, beraien elikadura- eta migrazio-ohiturak, arriskuak eta mehatxuak ere ezagutu ahal izango dituzte bertaratutakoek. 

Gaurkotasun handiko gai bat ere jorratuko dugu: 

Mikroplastikoak. 

Urtero, gure ozeanoek 8 milioi tona plastiko jasotzen dituzte. 

Bazenekien urtero 100.000 ugaztun eta milioi bat itsas hegazti hiltzen direla kutsadura plastikoaren ondorioz? 

Nola eragiten diote mikroplastikoek gure osasunari? 

Ozeanoetako bizitzaren etorkizuna jokoan dago. 

Zerbait egin dezakegu? 

Erakunde antolatzailea:
Ekoetxea Urdaibai 

Erakunde laguntzailea:
Hegaluze
Verballenas

Data eta ordutegia:
Data: 2023-09-30
Ordua: 09:00 etan
Iraupena: 6 ordu

Kokapena:
Irteera Bermeoko portutik  

Nori zuzenduta dago?
14 urtetik gorako publikoarentzat

Parte-hartzaile kopurua:

Ekitaldian egingo den hizkuntza:
Euskaraz/Gaztelaniaz

Izena ematea:
55 euroko tarifa pertsonako. https://ekoetxea.eus/es/producto/aventura-maritima-avistamiento-de-cetaceos/  

 

Beste ekitaldi batzuk