EHUk gidatutako eta Zientzia Ministerioak finantzatutako (2021-2025) ikerketa-proiektu baten barruan, eta Espainiako, Belgikako, Italiako, Australiako, Kolonbiako, Txileko eta Indiako unibertsitateen parte-hartzearekin, ekosistemei eta animaliei eragindako kalteen inguruan enpresek duten erantzukizun penalari eta etikoari buruzko emaitzak zabaldu eta eztabaidatuko dira, modu didaktiko eta parte-hartzailean.
Eskala desberdinak aztertuko dira, eta eginbide eta programa eraginkorrak lortzeko zenbait erakundek egin beharreko urratsak kontuan hartuko dira. Kasu bat aztertuko da justizia leheneratzailea aplikatuta.
Erakunde antolatzailea:
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Garapen Zientifiko-sozialerako eta Transferentziarako Errektoreordetza
Erakunde laguntzailea:
-Europar Batasuna, Europa Horizontea: Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programa.
– Eusko Jaurlaritza
– Bilboko Udala
– Metro Bilbao
Data eta ordutegia:
Data: 2023-09-29
Ordua: 17:00 etan
Iraupena: 4 ordu 30 minutu
Kokapena:
Areatzako kaia, Bilbo
Nori zuzenduta dago?
Jendea, oro har. Ikasleak, unibertsitate-komunitatea eta hareatzako kaiaren ingurura hurbiltzen diren herritarrak
Ekitaldian egingo den hizkuntza:
Euskaraz/Gaztelania
Izena ematea:
Ez da izenik eman behar