Ikertzaileen Europako Gaueko Programa.
Kontrakoa dirudien arren, lurzorua ez da egitura estatiko eta geldoa, baizik eta barnean mundu aberats eta konplexua du, non izaki bizidun ugari bizi eta garatzen diren. Landareak garatzeko funtsezkoa da, haien ziklo biologikoa osatzeko beharrezkoa baita. Gainera, lurrean animalia ugari bizi dira, ornodunak eta ornogabeak, baina baita zenbait mikroorganismo ere, ikusten ez diren arren, oso garrantzitsuak direnak. Horien artean, onddo mikorrizikoak eta nitrogenoa finkatzen duten bakterioak bezalako organismo sinbionteak aipa ditzakegu. Organismo horiek erlazio mutualistak ezartzen dituzte landareekin, horrela biek onura ateratzen dutelarik.
Jarduera honetan material in vivo, argazkiak eta posterrak egongo dira eskuragarri, haiek osatzen dituzten egiturak ikusi ahal izateko. Horrez gain, mikroorganismo horiek elikagaien ekoizpen jasangarrirako eta lurzoruen kalitateari eta biodibertsitateari eusteko duten garrantzia erakutsiko da.
Erakunde antolatzailea:
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Garapen Zientifiko-sozialerako eta Transferentziarako Errektoreordetza
Erakunde laguntzailea:
-Europar Batasuna, Europa Horizontea: Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programa.
– Eusko Jaurlaritza
– Bilboko Udala
– Metro Bilbao
Data eta ordutegia:
Data: 2023-09-29
Ordua: 17:00 etan
Iraupena: 4 ordu 30 minutu
Kokapena:
Areatzako kaia, Bilbo
Nori zuzenduta dago?
Jendea, oro har. Ikasleak, unibertsitate-komunitatea eta hareatzako kaiaren ingurura hurbiltzen diren herritarrak
Ekitaldian egingo den hizkuntza:
Euskaraz/Gaztelania
Izena ematea:
Ez da izenik eman behar