Ekimen honen jarduera nagusia ikertzaileen lana herritarrei hurbiltzea da, eta irailaren 29an izango da, Europa osoan bezala.
Areatzako kaia zientziaz beteko da, eta bertan, edizio honetako xedeekin, 2030 Agendaren GJHekin eta EHUko ikertzaileek gauzatzen duten Europako Itun Berdearen helburuekin lotutako ikerketa eta proiektuak ezagutu ahal izango dira adituen eskutik. Gai hauek landuko dira besteak beste: ekonomia zirkularra, klima-aldaketa, biodibertsitatea, energia-eraginkortasuna, osasuna, kutsadura, material berriak…
Ez hutsik egin! Aurten zientzia zugandik inoiz baino hurbilago egotea nahi dugu. Ikusi programazioa eta zatoz!
Erakunde antolatzailea:
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Garapen Zientifiko-sozialerako eta Transferentziarako Errektoreordetza
Erakunde laguntzailea:
-Europar Batasuna, Europa Horizontea: Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programa.
– Eusko Jaurlaritza
– Bilboko Udala
– Metro Bilbao.
Data eta ordutegia:
Data: 2023-09-29
Ordua: 17:00 etan
Iraupena: 4 ordu 30 minutu
Kokapena:
Areatzako kaia, Bilbo
Nori zuzenduta dago?
Jendea, oro har. Ikasleak, unibertsitate-komunitatea eta hareatzako kaiaren ingurura hurbiltzen diren herritarrak.
Ekitaldian egingo den hizkuntza:
Euskaraz/Gaztelania
Izena ematea:
Ez da izenik eman behar